2010-2011 Heskuntza Eskaintza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Batxilergoa
Erdi Mailako Zikloak
Goi Mailako Zikloak
Lanbide Hastapena
Zereginen Ikaskuntzarako Gela
Eguneratze Teknologikoko Ikastaroak
Berriak
Diocesanaseko Berriak

DIOCESANAS HAITI-rekin

Elkartasuna da Diocesanasen zutabe nagusietako bat. Haitin gertatutako hondamendiak hezkuntza-erkidego osoa mobilizatu du kaltetutako herriari nork bere harri-koskorra ematera bultzatuz.

Hezkuntza-erkidegoak Haitiri laguntzeko kanpaina bat bultzatuko du datozen hilabeteetan. Kanpainak honetan datza:

  • Ikasleen kontzientziazioa prentsako albisteen, bideo emanaldien, eta abarren bidez.
  • Ekimen solidarioak dirua lortzeko eta hau, bere osotasunean Cáritas eta Gurutze Gorria GKE-en bidez Caja Vital Kutxak Haitiko hondamendiari diru-laguntzak emateko ireki duen kontuan sartzeko:
    • Diocesanas-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolak egindako pasten salmenta Eskola barruan zein kanpoan: 250gr.-tako poltsak 5 eurotan bakoitza.
    • Diocesanas-Nieves Canoko Enpresa Gazte Hezitzailea proiektuko Deskalibrados kooperatibak azoka solidarioa antolatu du.
    • "Pertsona bat Euro bat" kanpaina eta produktu kosmetikoen saskiaren banaketa Diocesanas-Molinuevon.
    • Diocesanaseko langileek gutxienez 10€-tako diru-laguntza boluntarioak eman ahal izango dituzte.

Datozen hilabeteotan ekimen berriak sortzen joango gara.

2010ko Eguneratze Teknologikoko Ikastaroak

Diocesanasek urtarrilatik ekainararte antolatutako ikastaroen kontsulta egin dezakezu.

Eguneratze teknologikoko ikastaroak

DIOCESANAS TELLETXEA ARETOA

Diocesanasek urtarriletik ekainerarte DTA-an antolatutako jardunaldien kontsulta egin dezakezu.

Eranskina begiratu

BISITA VITAL KUTXAREN EGOITZA KORPORATIBORA

Pasadan martxoaren, 4, Diocesanaseko talde batek Caja Vital Kutxaren egoítza korporatibora bisita bat egin zuen.

Helburua, honako hau izan da:

  • Aurrezki kutxek finantziaketa sisteman eta gizartean betetzen duten egitekoa ezagutu eta ulertzea.
  • Banku sistema ulertzea, erakundeen produktuak eta zerbitzuak bereizi eta baloratzea.
  • Helduaroko bizitzako eskumen eta gaitasun finantzarioak.

St. Joseph L`Amandier

Angulemako St. Joseph L`Amandier institutuko zortzi ikasle frantsesek etorri dira bost asteetan zehar beraien praktikak Gasteizko jatetxe eta hoteletan egiteko Leonardo programaren barnean. Programa honen barruan, apirilaren 19tik aurrera, Diocesanas - Mendizorrotzako ikasle batzuk Frantziako jatetxeetara joango dira.

MICHELIN

Automozio Goi Mailako Heziketa Zikloko taldea gurpilei buruzko ikastaro bat jaso du MICHELIN enpresako Madrileko formazio ikastetxeko irakasle batetik. Ikastaroa egun eta erdi batean irakatsi da eta Gasteizko Michelin enpresako instalazioetan eman da.

EPSILON EUSKADI

Diocesanas Arriagako Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasle talde bat Epsilon Euskadi SL-ko enpresaren instalazioak bisitatu zituen, orain dela gutxi Arabako Parke Teknologikoan kokatua.

Epsilon Euskadi enpresa Teknologi Berrikuntza Zentroa da, motorraren lehiaketan ohiz kanpoko erreminta dauka lehiaketen espiritua pizteko eta komunikabideko plataforma bere helburua lortzeko: berrikuntza teknologikoan eta aurkikuntza internazionalean erreferente izatea.

Setem Hego Haizea

Pasa den Otsailaren batean, Nieves Cano-n gabonetan elkartasuna lantzeko ekintzan bildutako dirua (gabonetako saskien zozketa), “Setem Hego Haizea” GGKE-ri emateko ekitaldia burutu zen. Ekitaldi honetan DBH-ko ordezkariek eta ordazkari-ordeek GGKE- ko pertsona bati 700 euroko txekea eman zioten.

"Setem Hego Haizea" GGKE-ek, gure gizartea Ipar-Hegoan zehar gertatzen diren desberdintasunetaz kontzientziatzea du bere lanaren ardatza; baita, mundu solidario eta egokiago bat eraikitzeko gisa-transformazioak sustatzen ditu.

Berriro mila esker zuen laguntzagatik.

Antzerkia ingelesez

Otsailaren 3an Diocesanas-Nieves-Canoko DBHko eta Batxilergoko ikasleek antzerkia ingelesez izan zuten. Ekintza hori ingeleseko mintegiak antolatua zen, eta DIOCESANASek bultzatu nahi duen eleaniztasun proiektuaren barruan dago.

DBHko 1., 2., eta 3.kurtsoko ikasleek POP DREAMS lanez eta DBHko 4. kurtsoko eta Batxilergoko 1. eta 2. kurtsoko ikasleek EDMUN AND HIS MIDSUMMER NIGHT'S DREAMS lanez gozatzeko aukera izan zuten.

ARABAKO EJE ENPRESEN 2. KONGRESUA

2010.ko urtarrilaren 27an Diocesanas-ArriagaN Arabako EJE enpresen 2. kongresua burutu da. Bertan 13 enpresek parte hartu dute ikastetxe ezberdinetatik Jesuitak (3), Gamarrako Ostalaritza Eskola (3) eta Diocesanas (7).

Diocesanas-Arriaga 6 ikaslek antolatutako ekitaldia, Pilar Díezek, Euskadin Eje proiektuko koordinatzaileak emandako hitzaldiarekin hasi da. Ondoren, tailer bat egin da Valnalongo Silvia Gonzalezen laguntzarekin. Azkenik enpresa bakoitzeko ordezkariek proiektuan izandako esperientzia aurkeztu dute. Egondako guztiek Diocesanas-Mendizorrotzako ikasle eta irakasleek prestaturiko lunch gozoa dastatu ahal izan dute.

DESKALIBRAD@S

Hona hemen Nieves Cano-ko 6.M taldeko ikasleak. EJE projektuaren barnean, deskalibrad@s, s.koop. deitutako kooperatiba dira. Ahalegin handiz, hainbat ekintza garatzen ari dira beraien produktuak saltzeko. Zuetako askok badakizue, otarteko, kamisetak, etabar erosten lagundu diezuelako. Aurreko egunean, lehenengo diru-sarrerak lorturik, hartu eta bankura eraman zituzten Haitiren aldeko Save the Children erakundeak duen kontuan sartzeko. 100 ?. Haiek "laguntza txikia" dela esaten dute, elkartasun azokaren bitartez diru gehiago lortu arte (Nieves-Cano-ko beste kooperatibarekin batera egingo dute: comanDOS,s.coop.). Nik uste dut ikasarazteko ekintza dela. EMAN LAGUNTZA!!! Mota guztietako gauzak jasotzen ari dira (arropa, poltsoak, lepokoak, belarritakoak, jostailuak, liburuak, txapelak, .) urtarrilaren zehar. Denok dauzkagu etxean erabiltzen ez ditugun gauzak. EKAR ITZAZUE!!! Nieves-Cano-n ari gara biltzen.

Hobeto ezagutu nahi izanez gero, www.deskalibrados.blogspot.com eta www.6icomandos.blogspot.com.

KULTURTARTEKOTASUNA

Bigarren ebaluaketa honetan, Batxilergoko 1 mailakoek eta DBHko 1 zikloko 2 mailakoek Jesús Prieto Mendazak zuzendurik, "Kulturtatekotasunean kontzientziarako" hitzaldi bat izan dute, ubikazio ezberdinetan. Helbura ikasleen artean egoeraren analisia eta hausnarketa pertsonala izan da, Gizarte eta hiritartasunaren gaitasuna lantzeko eta gizarte aldakor eta aniztasunaren barnean bizitzen jakiteko.

ESKERRIK ASKO

Hau izan da Arriagako 1Bkoek aukeratu duten hitza Molinuevoko zentruan izan duten konbibentzietako lehenengo esperientzia laburtzeko eta hori da DEBIR proiektuaren koordinatzailea den Elena Andresi adierazi nahi diotena. 1Dkoek ere berdina komunikatu digute: "pena merezi du gure burua bizitatzea".

Eskertzeko dugun bizipen hoenek jarraituko du kurtsoan zehar Diocesanas-eko DBHan falta diren 1go eta 3go taldeekin.

BIZIKIDETZA RESPALDIZAN

Urtarrilaren 13, 14 eta 15ean Respaldizan Diocesanas-Molinuevoko batxilergo 2.A eta 2.B taldeko ikasleek bizikidetza batean parte hartu zuten. Paisaia polita, giro ezin hobea eta hazkunde pertsonaleko dinamika interesgarriekin, ikasleek harremanak landu eta sasoi oso ona pasatu zuten.

CAJA LABORAL BASKONIA-ko JOKALARIEN BISITA DIOCESANAS-ARRIAGARA

Urtarrilaren 18an DIOCESANAS-Arriagako kokalekuan Caja Laboral BaSkoniako bi jokalarien bisita jaso genuen, Mirza Teletovic eta Brad Oleson. Beraiekin batera Eskolarteko serietako jokalarien aurkezpena egin zen eta bi izar hauekin partidotxo bat jolasteko aukera izan zuten. Ekitaldia bukatzeko jokalariek zenbait galdera erantzun zituzten eta sinadurak banatu ere.

DIOCESANAS ACB-KO ESKOLARTEKO SERIETAN

Urtarrilaren 15an DIOCESANAS-Arriagako polikiroldegian ACB-k eta Baskoniak antolatutako Eskolarteko serien lehenengo jardunaldia jokatu zen. 150 pertsonen aurrean "DIOCESANAS ADISKIDEAK" mutilen taldeak San Prudencio ikastetxearen taldearen aurka 58-33 irabazi zuen. Nesken taldeak berriz 78-11 galdu zuen.

Modu honetan mutilen taldeak aurrera darrai eta final zortzirenetan Koldo Mitxelenaren kontra jokatuko du ostiral honetan urtarrilak 22 17:00etan Arriagan. Beraz etor zaitez gure taldea animatzera!

LA BRASILEÑA

Pasa den abenduaren 16an, Jatetxeetako Zerbitzuetako lehen mailako ikasleek "Cafés La Brasileña" enpresaren instalazioak bisitati zituzten. Bertan kafe berdearen eraldaketa prozesua zuzenean ikusteko aukera izan zuten, nahasketak nola egiten diren aztertu,.... Ondoren, kafe ezberdinak dastatzeko parada izan zuten.

Iosu Sainz gure ostalaritza ikaslea, garaile Kalitatea I. Lehiaketan

Aurreko asteazkenean, abenduak 16, Euskadiko Ostalaritza Eskolen I. Kalitate Lehiaketa egin zen Artxandako Ostalaritza Eskolan. Diocesanas-Mendizorrotza eskola izan zen garaile Iosu Sainzen errezetari esker: “Baserriko natxoak ortuko makiekin”. Iosuk 500 € jaso zituen eta Mugaritz jatetxean saio gastronomiko batez gozatzeko aukera. Argazkian Fernando Canales ikus dezakegu, Iosuri saria ematen.

DIOCESANAS Vitoria - Gasteiz | Telefonoak, mail-ak eta helbideak | Baimen Administratiboa | Extranet