Hemen zaude:

  • Proiektuak
  • Urrats Bat

Urrats Bat

Xedea

Urratsbat  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako eta TKNIKAk koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleak euren enpresa sortzen laguntzeko programa da.

Urratsbatek ikastetxeak enpresen haztegi eta inkubagailu bilakatzearen alde egiten du. Ikastetxe guztietan ikasle ekintzaileek eskura dute Ekintzailearen Bulegoa, behar bezala hornituta dagoen eta zerbitzua dohainik eskaintzen duen bulegoa.

Enpresa proiektuetarako behar izanez gero, programan parte hartzen dutenek beste instalazio batzuk erabili ditzakete, adibidez ikastetxeko tailerrak ikerketa prozesuan dauden produktuen prototipoa egiteko.

Ikastetxe bakoitzean bada enpresa proiektuetara erakarri eta horiek suspertzeaz arduratzen den pertsona. Kanpoko aholkularien laguntzarekin, ikasturte bakoitzean ikastetxeko ikasleek bultzatutako enpresa bat sortzea da bere helburu estrategikoa.

Helburua

  • Lehen maila: Ekintzaileak bilatzea erakarpen programen bitartez. Hortik enpresa aurreproiektuak irtengo dira, ikasle ohiei gutunak bidaliz eta programa zereginetako ikastaro eta ikastaro jarraituetara zabalduz.
  • Bigarren maila eta ondorengoak: Urteko enpresa bat sortzea.

Sistematika

Pertsona sustatzailea memoriak, fitxak eta Tknika zentroak duen Euskadiadi plataforman argitaratzen den gainerako dokumentazioa prestatzeaz arduratzen da.

Koordinazio bileretan egon behar du.

Ekintzaileak hartu, eta enpresa sortzen duten arte tutore eta sustatzaile lanak egiten ditu.

Kanpoko agentziarekin (Ajebask) aldian behingo kontaktua du.

Sortutako negozioen ibilbidea jarraitzen du.

Balorazio orokorra

Programa sustatzen duten irakasleen lanak, zuzendaritza taldeen gidaritzak, kanpoko aholkularien profesionaltasunak, Tknikaren koordinazioak eta beste erakunde batzuen laguntza estimagaitzak, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enplegu kontseilaritza, Foru Aldundia eta bankuak, proiektu guztietan emaitza arrakastatsuak lortzea ahalbidetzen du.

ARRIAGA
C/ Pozoa, s/n
01013 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 10 / Fax: 945 01 01 19
arriaga@diocesanas.org

MOLINUEVO
C/ San Ignacio, 6
01001 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 20 / Fax: 945 01 01 29
molinuevo@diocesanas.org

NIEVES CANO
c/ Nieves Cano,10
01006 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 30 / Fax: 945 01 01 39
nieves.cano@diocesanas.org

MENDIZORROTZA
C/ Pza. Gº Salazar, s/n
01007 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 40 / Fax: 945 01 01 49
mendizorrotza@diocesanas.org

  • Hetel
  • Ekoscan
  • K
  • Q - Calidad
  • Creatividad e Innovación
  • Jesús Obrero

© DIOCESANAS ·

Jarrai gaitzazu

  • YouTube
  • facebook
  • twitter
  • rss

Veiss web diseinua