Hemen zaude:

  • Proiektuak
  • DESIGNet + MECHANICAL

DESIGNet + MECHANICAL

Nuevo texto

Jatorria

DISEINUA-FABRIKAZIOA proiektua HETELen (www.hetel.org) ekimenari esker garatu eta bertako lan batzorde batzuen arteko eztabaidari esker sortu zen. 2006-07 ikasturtean jarri zen martxan eta DIOCESANASek hasiera hasieratik parte hartu egiten du bertan.

Helburua

Proiektuaren oinarrizko helburua ikastetxeetan parte hartzea sustatzen duen irakaskuntza metodologia aktiboaren erabilera bultzatzea da, informazio eta komunikazio teknologiaz (IKT) lagunduta. Diziplinarteko proiektuen bidez, eta sareak lagunduta ikastetxe ezberdinetako bi heziketa ziklo (DFM eta PPFM) hurbiltzeko aukera paregabea da.

Lotutako bi zikloetako ikasleek (industria-delineatzaileek eta mekanizazio teknikariek) ikastetxeetan inguruko enpresetan langile aktiboak izango direneko lan berak betetzen dituzte. Horrekin, alde batetik, gure ikasgela eta tailerretan lan munduaren errealitatea islatzea, eta bestetik, Lanbide Heziketaren irakaskuntza arloan globalizazioak ezinbesteko bihurtzen dituen lan, harreman eta komunikazio teknikak ezartzea ahalbidetzen du.

Misioa

Elkar-erlazionaturiko heziketa zikloen ikasleek (industri delineatzaileak eta mekanizazio teknikariak) inguruko enpresetan teknikari bezala lan egitean beteko dituzten zeregin berberak burutzen dituzte ikastetxeetan. Honekin, alde batetik, lan munduko errealitatea gure zentroen gela eta tailerretara eramatea lortzen dugu eta, bestetik, globalizazioaren fenomenoak eskatzen dituen lan, harreman eta komunikazio teknikak Lanbide Heziketaren eremuan ezartzen dugu.

Sistematika

Lehen mailan,  Diseinua Fabrikazio Mekanikoan (DFM) zikloko ikasleek industria-proiektu baten fabrikaziorako diseinu eta dokumentazio osoa lantzen dute. Ostean, bigarren mailan, Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan (PPFM) zikloko ikasleek proiektu horren fabrikazio eta muntaia egiten dute. Horrela, ikasketa alorrean industriaren errealitatea islatzea lortzen da, hau da, lehenik eta behin diseinua egitea eta, ostean, fabrikazioa.

Lan-Taldeak

Arduraduna  Juan Jesus Capellan Fdz de Gorostiza da eta bere emaila jjcapellan@diocesanas.org da.  Zereginak betetzeko, ikastetxe ezberdinetako ikaslez osatutako lauko taldeetan egiten da lan. Taldekideek astero bideo-hitzaldi bidez biltzeaz aparte, beste komunikazio eta elkarlaneko erreminta batzuk erabiltzen dituzte (NetMeeting, Skype, MOODLE…).

Balorazioa

Ikasleen prestakuntza berritzaileak eta ekimen honek eskaintzen dituen etorkizunerako aukerek enpresen onespena jaso dute. Horri  Europan praktikak egiteko aukerak gehituta (bertan heziketa, hizkuntza maila eta lan egiteko forma berritzaile eta zabalagoak lortzen dituzte), Diocesanaseko ikasleek Arabako zerbitzu eta industria sektoreetan beste ikasle batzuek baino balio handiagoa eskaintzen dutela esan daiteke.

ARRIAGA
C/ Pozoa, s/n
01013 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 10 / Fax: 945 01 01 19
arriaga@diocesanas.org

MOLINUEVO
C/ San Ignacio, 6
01001 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 20 / Fax: 945 01 01 29
molinuevo@diocesanas.org

NIEVES CANO
c/ Nieves Cano,10
01006 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 30 / Fax: 945 01 01 39
nieves.cano@diocesanas.org

MENDIZORROTZA
C/ Pza. Gº Salazar, s/n
01007 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 40 / Fax: 945 01 01 49
mendizorrotza@diocesanas.org

  • Hetel
  • Ekoscan
  • K
  • Q - Calidad
  • Creatividad e Innovación
  • Jesús Obrero

© DIOCESANAS ·

Jarrai gaitzazu

  • YouTube
  • facebook
  • twitter
  • rss

Veiss web diseinua