Hemen zaude:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak (DBH) lau maila ditu (12 eta 16 urte bitartean), bi ziklotan banaturik:
Etapa hau oso garrantzitsua da ikasleen izaera eta heldutasuna finkatzeko unean eta baita euren etorkizun akademiko eta profesionala bideratzeko orduan ere. Hizkuntza eredu guztiak (A,B eta D) eskaintzen ditugu, eta baita hainbat hizkuntzen erabilera ere (euskara, ingelesa eta alemana), inguruan zein Europan burutzen diren jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko jardueren bitartez.
Diocesanasen DBHk, beste etapen antzera, balio, berrikuntza, eta teknologiaren alde egiten duen Hezkuntza Proiektua jarraitzen du, gure ikasleei helarazten diegun inguruko gizarte eta kulturarekiko konpromisoa.
Etapa hau balioen (errespetua, ardura, elkartasuna eta barne ezagutza) heziketa eta bizipenagatik, irakaspen-ikasketa metodologia berrien erabileragatik eta informazio eta komunikazio teknologien (proiektagailuak geletan, mediatekak, wifia, bideokonferentziak, etab.) erabilera zabalagatik nabarmentzen da. Ikasle bakoitzaren ibilbidearen jarraipena eskaintzen dugu tutoretzen bitartez (tutoretza plana eta tutoreen arteko koordinaketa) eta baita arreta psikopedagogikoa ere (psikologoak, psikopedagogoak, terapia pedagogoak eta gizarte langileak) integratze akademiko eta pertsonal egokiena lortzeko asmoz. Izan ere, ikasketetan edo gizartearekin zailtasunak dituzten ikasleei arreta berezia eskaintzen diegu Hezkuntza Behar Berezien bidez (ikasgelen barne edo kanpoan ikasteko errefortzua, hizkuntza errefortzua eta Zereginen Ikaskuntzarako Gelak), Aniztasunari Arreta berezia emanez, ikasle eta familia bakoitzak dituen eskakizun eta beharrei erantzunez.
ARRIAGA
C/ Pozoa, s/n
01013 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 10 / Fax: 945 01 01 19
arriaga@diocesanas.org
MOLINUEVO
C/ San Ignacio, 6
01001 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 20 / Fax: 945 01 01 29
molinuevo@diocesanas.org
NIEVES CANO
c/ Nieves Cano,10
01006 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 30 / Fax: 945 01 01 39
nieves.cano@diocesanas.org
MENDIZORROTZA
C/ Pza. Gº Salazar, s/n
01007 VITORIA - GASTEIZ
Tel.: 945 01 01 40 / Fax: 945 01 01 49
mendizorrotza@diocesanas.org